RESEÑA - URREZKO OILARRA  - JUAN RULFO

Aspaldian, Juan Rulforen testua irakurri baino as- koz lehenago, ikuskatu nuen Arturo Ripsteinek eginda- ko Urrezko oilarraren bertsio zInematografikoa, El imperio de la fortuna hura, 1985ean egin zena. Garai hartan, oraindik ere testu originalera hurbildu barik, Roberto Gavaldonen 1964ko filma gozatzeko aukera izan nuen. Banekien argumen- tua eta giroa ezagutzen nuen, baina ez Rulforen hitzak. Istorioa zinemara eramateko pre- misarekin jaio bazen ere, Rulfok, gidoi bat ezean ipuintzat har daitekeen beste zerbait idatzi zuen, 1956 eta 1958 tartean. Rulfo bera, argazkilari trebea zen, aztertu beharrekoa. Argitalpen elebiduna da P. Oinaindiak euskaratu duen hau, eta omenaldi bikoitza, El Gallo de Oro izeneko argitaletxean atera delako.

 

Ez da alferrikakoa latinoamerikar klasiko zenbaiten euskaratzea, itzulpenek herri baten izaera moldatzen baitute, eta zeregin hori ezinbestekoa suertatzen da beraz literatur propioa sendotzeko, are gehiago euskal herria bezalako tradizio itxiko eta biztanle gutxiko kulturari soegiten badiogu. Alde batetik Rulforen obra ezezagunetariko bat berpizteko beharra zegoen;

bestetik, testuaren euskaratzeak sugai berria dakarkio euskal lite- raturgintzari.

 

Urrezko oilarran Comala antzeko lur erraustuak eta herri hustu hondatuak azaltzen dira, miseria gorriena eta zoriaren daunbadak agerian ipintzeko. Dionisio Pinzon elba- rria (“auskalo nolatan beso bat kizkurtuta zuen eta benetan horrek zenbait lanetan aritzea eragozten zion, bai obretan, bai laborantzan”) zen San Miguel de Milagroko gizon pobreenetako bat eta hartako pregoilaria, “arrabal auzoko etxola korro- koil batean bizi zen amarekin, urteek barik miseriak gaixo eta zaharkiturik utzi zuena”. Hilzorian dagoen oilar bat jaso ondo- ren animaliari eskainiko dio arreta osoa, bere amaren zainketan jartzen zuen ardura ber- tan behera utziz.

 

Oilarraren berreskuratzearekin batera amaren heriotza dator eta jendearen apaldura, baina baita oilar horrek dakarkion handitasuna eta distira. Oparotasuna eta tragedia bide berean biziko ditu Dionisio Pinzonek. Irakurleak orrialdez orrialde asma dezala gainontzekoa.

 

DESCÁRGATE LA NOTICIA - PERGOLÁ

19 .-  FEBRERO

- por AITOR FRANCO

RESEÑA

JUAN RULFOREN LIBURURIK EZEZAGUNETARIKO BAT EUSKARATU DUTE

ATRÁS

<

 

© 2018 Copyright EL GALLO DE ORO - Created by IMOVK

GALLO DE ORO